"Beti emakume" izena dauan blog honetan, emakumearen inguruko hainbat informazio aurkitu daikezu.







2011-01-12

Emakumearen nazioarteko eguna

Emakume sozialistek sortu zuten euren eguna: Martxoaren 8a hain zuzen ere. Emakumearen Nazioarteko Egun honen sorrera, uste ohi zenaren kontra, ez da gertaera isolatu batean oinarritzen, baizik eta testuinguru historiko eta ideologiko zabal baten barruan kokatuta dago.
Estatu Batuetan, martxoko 8aren jatorria, ehungintzako emakume langileek 1857an modu espontaneoz egin eta poliziak krudelki zapaldu eban manifestazio batean oinarritzen dau.
Aldiz, beste historiografia batzuek, 1908ko martxoaren 8an New Yorkeko ehungintza fabrika batean gertatu omen zan sutean kokatzen dabe jatorri hori: langile emakumeek, lan baldintza jasanezinen kontrako greba baten buruan, Cotton faktoria okupatu ei eben eta haren jabeak ateak itxi eta kanpotik su eman omen eutsn. Ondorioz, barruan ziran guztiak bizirik erre ziran.
Erreferentzia bata ez bestea, ez da zuzena. Manifestazioari dagokionez, 1909ko irailaren 27an gertatu zan, emakumeek egin eben 13 aste luzetako greba baten buruan; eta suteari dagokionez, 1911n gertatu zan, Triangle Shirtwaist Company alkandora itxurako blusen fabrikan. Bertan 146 langile emakume hil ziran, inmigrante gazteak ia guztiak.
Dena dela, bai manifestazioa baita sutea benetan gertatu ziran arren, nahiz eta beste data eta testuinguru bazuetan, emakumearen nazioarteko egunaren jatorrian ez dago gertaera horretariko bata ez bestea. Urteroko ospakizun hori sortzeko erabakia Klara Zetkin (1857-1883) andereak hartu eban, emakume sozialisten mugimendu alemaniarraren aitzindaria eta, Rosa Luxenbergekin batera Emakumeen Internazional Sozialistaren fundatzaile kidea izan zenak. Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko proposamena, Zetkinek 1910ean Kopenhagen, Emakume Sozialisten II.Nazioarteko Biltzarrean aurkeztu ebana, “emakumeen botoaren aldeko propagandaren” tresna izan eiten, ez zan egiaz guztiz originala. Ospakizun horren ideiak, izatez, emakume estatubatuarrek 1908az geroztik ospatzen eben Women´s Day ekitaldian dau oina, emakumeen boto eskubidea helburutzat eban ekitaldian.

Horrela, 1911ko martxoaren 19an, Alemania, Danimarka, Austria eta Suitzan, milioi batetik ora emakumek ospatu zuen bere eguna, 1848aren eta arisko Komunaren oroitzapenez: boto ematearen eta kargu publikoak izatearen eskubideez gain, lan egiteko eskubidea eta laneko deskriminazioaren amaiera galdatu eben.
Eredua zabalduz joan zan eta San Petersburgen, 1917ko otsailaren 23an (juliotar egutegiko martxoaren 8aren baliokidea), langile emakumeak kalera irten ziran manifestazioan, ogia eskatuz, eta euren senarrak frontetik itzuli eitezala galdatuz. Emakumeek buruturiko gertakari horrek otsaileko iraultzaren hasiera markatu eban. Hori ospatzeko, Leninek martxoaren 8a emakumeen eguna aldarrikatu zuen 1921ean, eta halaxe iraun du gaur egun arte, aldaketarik gabe.
Dana dela, egia da, aipatutako 1857ko manifestazioa, edota 1908ko sutea, oro har feminismoaren eta orduraino existitzen ez zan emakume historiaren erreferentzia sinbolo bihurtu zala, eta bailio ere balio izan ebala (eta dauala) milioika emakumek egindako lan handia oroimenera ekartzeko, euren ahaleginarekin, lanarekin eta euren biziarekin ere, behin batean lagundu ebenak (eta gaur ere horretan jarraitzen dabenak) emakumeen eskubideen alde ez ezik, gizaki guztien eskubideen alde borrokatzen, oroimenera ekartzea.

No hay comentarios: