"Beti emakume" izena dauan blog honetan, emakumearen inguruko hainbat informazio aurkitu daikezu.







2011-01-12

Emakume eta gizonen rol aldaketa.

      II. Mudu gudaz geroztik, emakumearen rola aldatuz joan da, emakumea gizartean parte hartuz eta lan munduan sartu dalarik.
Etxetik irtetzeko pausu erraldoi honek aldaketa asko ekarri dauz gutxinaka-gutxinaka. Haurtzaindegiak horren adibide argiak dira: Lehen ez egoan zerbitzu honen beharrik, ama esku baiegoan haurraren zaintza. Urteak aurrera joan ahala, haurtzandegien zerbitzua behar izan garrantzitsua bihurtu da guraso askorentzat, izan ere, non egongo dira haurrak gurasoak lanean dagozan bitartean?
Era berean, gizonaren rola ere asko aldatu da azken urte honeetan. Adibidez, haurraren zaintzan, hau da, haurra zaintzea lehen “emakumearen lana”-tzat jotzen zan. Urtetekin, uste hau ezeztatu egin da eta gaur egun aita ugari ikusi daikeguz parkean, kalean, etxean... haurrak zaintzen.
Hala ere, berdintasunera heltzeko oraindik pausu asko emoteko doguzan arren, emakumearen eta gizonaren rolak parekatzen doaz. Sexu batekoa edo bestekoa izateak suposatzen dauzan mugekin apurtzen goaz. Adibidez, “mediku” hitza esan eta ez dakigu emakumezkoa edo gionezkoa izango ote den.
Beraz, esan daikegu, emakumeak izugarri egin dauala aurrera azken urteotan. Gizartearen antolamendua ere aldatu dau aurrerapen horrek. Gizonezko askok (ez guztiek) begi onez edo eta etsipenez onartzen dabez aldaketak. Baina gutxi batzuk omen dagoz bakarrik eurak ere aldatzeko prest.

Emakumeek azken hamarkadotan egin dabezan aurrerapausoek gizonezkoak kikilduta eta baztertuta dabezala esatea, gehiegikeria ez ezik gezurra biribila izango litzateke, oraindik ere emakumezkoa baita mendeko alor askotan, baita berdintasunaren aldeko politika publiko aurreratuak ezarri dabezan herrietan ere.
Baina ukaezina da emakumeak aurrera egin dauala, ustez gizonezkoen esparru propio baino ez ziran munduetan sartu dala garai bateko «sexu ahula»ren ordezkariak, eta horrek jendearen pentsamoldea aldatu egin dauala.
XX. mende amaierako emakumeek munduarekin eta euren buruekin daben harremana erabat aldatu dabe, gizonezkoen ohiko nagusitasuna kolokan jarriz, gizon/emakume harreman tradizionalei desafio eginez. Eta gizonezkoak jabetu dira desafio horretaz. Historian zehar maiz egon omen da zalantzan gizontasunaren eredu ohikoa emakumeen eraginpean, baina inoiz ez omen dabe izan «krisialdi» horreek gaurkoaren hedapena eta sakontasuna. Izan ere, emakumearen subordinazioa izan da harreman marko “naturala”. Zer egin, beraz, ustezko “oreka natural” hori iraultzen danean?
Mendebaldeko herri aurreratuetako gizonezkoak aztergai hartuta, hiru jarrera bereizi dauz. Erabat aldaketen aurka daudenak osatzen dabe multzo bat, gehienetan adinekoak, etxean kanpoan diharduen emakumerik ez dabenak, diskurtso antifeminista bereganatu dabenak. Beste askok ontzat ematen dabe emakumearen estatusaren aldaketa. Aurrekoak baino gazteagoak dira, etxetik kanpo lan egiten daben emakumeekin harremanak dabez, ezkongabeak dira maiz, eta onugarragi ere iruditzen jake, hainbat kasutan, emakumeak lan egitea, diru-iturri osagarria baita hori. Talde horretan ere bada azpitalderik. Batzuek onartzen dabe emakumeek «gizonezkoen funtzioak» hartzea, baina ez dagoz prest alderantzizko bidea egiteko. Beste batzuek, ordea, pasibotasunera jotzen dabe, eta emakumeen esku uzten dabe dan-dana, rolen erabateko inbertsioa eraginez. Aurrekoekin batera, Boninok «anbibalente» hitza erabiliz definitzen dabenak dagoz: 45 ingurukoak, kasuren batzuetan aldaketak ontzat ematen dabezanak, eta beste batzuetan erasotuak eta kexati agertzen diranak. Oro har, rolen aldaketa galera izango balitz bezala nabaritzen dabe. Errazago jotzen daben etsipen pasibora erantzun biolentora baino, baina krisi pertsonal eta kolektibo modura bizi dabe egoeraren bilakaera. Intelektualki edota publikoki ez dabe emakumeen onerako izan daitekezan aldaketarik kritikatzen, ez baita politikoki zuzena, baina nekatuta dagoz, ahulduta, etsipenak jota...
Aldatzeko prest dagozana gitxi dira ordea.
Gauza bat da, ordea, gizonezkoek emakumeen aurrerapenen aurrean daben jarrera, eta beste bat, oso bestelakoa, eurek aldaketarako dabe gogo eta ahalmena. Eta Luis Boninok dinoanez, “oso gizon gutxi dago oraindik aldatzeko prest. Gizonezkoen eta emakumeen arteko berdintasunaren ideia ez dogu barneratuta. Erabat zabalduta dagoz oraindik gizonezkoaren nagusitasunean oinarritzen diran ideiak, kontzeptu patriarkal zaharra, menpekotasun harremanetan oinarritutako eredua. Gizonezkook erabat naturalak izango balira bezala bizi doguz gure pribilegio eta abantailak. Eta ez da ezer egiten hori aldatzeko. Berdintasuna emakumeen kontua dala uste dute, berdintasunarekin gizonak garela galtzaile. Hori, egun, esparru pribatuan ikusten da publikoan baino gehiago, legediak eraginik ez dauan esparruan, gaizki ikusita baitago publikoki horrelakorik esaterik”.

«Erresistentziaren nukleo gogorra» esaten deutso etxe barruko esparru horri Luis Boninok, eta askotan gauza ustez txikietan (etxeko lanak, umeen zaintza) islatzen dala dino. Emakumeak ere badau zer esanik egoera horretan: «Agian egiten utzi egin beharko leuskioe emakumeek, erakusten saiatu beharrean. Egin daiala gizonak egin behar dauana, erdipurdi egiten badau ere. Eta, egin ez badau, egin gabe utzi, egingo dau eta... Eta familian hasi mutikoei gauza horreek egiten erakusten eta eginarazten, ez bakarrik neskei».
Oro har, ordea, gizonezko gutxi dago oraindik aldatzeko prest, «eta aldatu direnak edo aldabidean dagozana emakume jakin batekin izan dabezan harreman pertsonal eta askotan afektiboen eraginez ari dira aldatzen», dio Boninok.



No hay comentarios: