"Beti emakume" izena dauan blog honetan, emakumearen inguruko hainbat informazio aurkitu daikezu.







2011-01-12

Emakumearen papera historian zehar

     Polemika asko gauzatu duen gai bat neskatoak eskolaratzea izan zan. Neskatoentzako hezkuntza sistema bat abian jartzea zaila izan da, izan ere, emakumeak eskolara joatea ez baieban zentzurik.

     Estatuei, interesatzen jaken hezkuntza publikoa garatzea: ekonomia industrial kapitalistak eskatzen eban oinarrizko prestakuntzaz populazio zabala hornitzeko eta beraiek esku-hartzeko eta beren menpekoen kontrola burutzeko tresna eraginkor bat zalako. Baina irakaskuntza publikoaren lehenbiziko proiektuez geroztik, bereizketa argi eta garbia egin zan mutikoen eta neskatoen irakaskuntzaren artean.

     Neskatoak gizakien etorkizuneko amak izan eitezan hezi behar ziranez, hareen hezkuntzaren helburua ez zan izango gizartean integratzeko eta lan ordaindua lortzeko prestakuntza ematea, baizik etxearen zaintzaile (etxekoandre) bikain bihurtzea. Horretarako nahikoak ziran: irakurketa eta idazketa pixka bat, erlijioa eta morala eta, jakina, “bere sexuari dagokiozan” lanak eta beste zenbait trebetasun.


     Aipatutako guztia lehen hezkuntzari dagokio. Hau, neska-mutikoen %54ra iritsi zan 1900ean Hego Euskal Herrian (Espainiako Estatuan emakumezkoen analfabetismoa %71ra iristen zan, gizonezkoenen %55aren aldean).
    
     Ehuneko hauek izugarri jaisten ziran bigarren irakaskuntzari egokionean: penintsulako 4 euskal herrialdeetan, 1904an, 43 neskato besterik ez zan matrikulatu, ikasleria guztiaren %3. Izan ere, gizartean ideia hauxe zan nagusi: emakumeentzat aski zela lehen hezkuntzarekin, bigarren hezkuntzari zegokion adin tartea premiazkotzat jotzen zalako haiek beren ezkontza prestatzen hasteko.

     Unibertsitate ikasketei dagokienez, emakumeentzat debekatuta egon zan XIX. Mende erdira arte, eta bilakaera luze bezain zaila izan eban geroztik mendebaldeko herrialdeetan: oztopo bat gainditzea lortzen zanerako, legeek beste bat sortzen baieben. Horrela, adibidez, espainiar unibertsitateetan nolabaiteko erregulartasunez matrikulatzen hasi ziranean emakumeak, honeek ikasketa honetako sarbidea izan eien dispentsa berezi bat exijitzen eban legea ezarri zan.

     Honako hau ere gertatzen zan: legeak emakumeei karrerak ikastea baimendu arren, gero ofizioan jardutea debekatuta egotea. Euskal emakumeei dagokienez, Euskal Herrian unibertsitaterik ez izatearen oztopo erantsia eben. Ezin eben, beraz, beren hizkuntzan ikasi, ezta ikasketak etxetik hurbil egin ere, horrek emakume gazteei zekarzkien arazo guztiekin.

     Mende bat geroago, ikasle emakumeek beren gaitasuna sobera demostratu arren, ikasketa eta lanbideak hautatzeko orduan sexu baldintza nabaria da, eta karrera batzuek gehienbat maskulinoak izaten jarraitzen dabe, apurka apurka hau aldatzen doan arren.

No hay comentarios: