"Beti emakume" izena dauan blog honetan, emakumearen inguruko hainbat informazio aurkitu daikezu.







2011-01-10

Taldeka egindako multimedia


     Sarrera honetan klasean taldeka egindako beste ariketa bat aurkezten deutsuet. Izenburuan jarri dodan moduan multimedia bat da. Gure taldea, Leyre Blázquez, Onintze Calvo, Asel Ozerinjauregui eta nik (Maialen Unzaluk) osatzen dogu.

      Multimedia egiteko aukeratu dogun gaia haur esklabutza izan zan, izan ere, 3. munduan batez ere oraindik emoten dan arazo oso larrienetako bat dala uste dogu eta honek bultzatuta hartu gendun gai hau.
     Esan daikegu bideo hau D.B.H 2. mailatik gorako ikasleei jartzeko balio dauala eta bideo informagarri gisa erabili ez ezik bideo motibatzaile moduan ere erabili daiteke.

     Abestiari dagokionez, Ska-p taldearen "Los hijos bastardos de la globalización" aukeratu dogu. Gaiarekin zerikusi handia dauala uste dogu, abestiak haur esklabutzari kritika bat egiten baideutso eta honekin batera globalizazioa ere aipatzen dau.

     Multimedia hau egiteko, Movi Maker programa erabili dogu. Egiterakoan aurkitu dogun arazorik handiena argazkiak abestiarekin bat joatea izan da, izan ere, abestia oso arina da



        Hona hemen "Los hijos bastardos de la globalización" abestiaren multimedia:






2 comentarios:

Anónimo dijo...

Benetan lan paregabea. Oso ongi isladatu duzue munduan dagoen miseria!! ZORIONAL

Leyre dijo...

Kostatu zitzaigun, ez zen erreza izan argazkiak musikarekin bat jartzea baina azkenean ez zaigu txarto geratu. Letrak arin doaz, baina musikarekin ondo joateko halan atera behar dira... zer egingo dugu! hurrengorako kontutan izango dugu hori hobetzeko!
Patxuak Mai!

Leyre