Emakume mitologikoa: Anbotoko Mari Mari euskal mitologiako jainkosa nagusia da. Anbotoko Mari, Anbotoko Dama eta Murumendiko Dama izenak ere hartzen ditu. Hainbat euskal menditan bizi da (Txindoki, Murumendi...), bizitokirik garrantzitsuena Anbotoko leize bat duelarik, "Mariren Koba" izenarekin ezaguna. Mari, Ama Lurraren irudikapena, izadiaren eta bertako elementu guztien erregina da. Gehienetan EMAKUME gorputza eta aurpegiarekin irudikatu izan ohi da, dotore jantzita (gehienetan gorriz), zuhaitz edo suzko emakume gisara ere agertzen delarik. Sugaar da bere senarra, sorginak bere gurtzaileak eta bi seme ditu: Mikelats eta Atarrabi, ongia eta gaizkiaren irudikapenak. Izenaren jatorria Mari izenaren jatorria ez dago bat ere argi. Hainbat teoria dira: •Mairi edo Maide izenen garapena, hauek antzinako izaki edo jeinuak baitira. •Antzinako jainko edo izaki bati, Maria Jesus Nazaretekoaren amaren izena atxiki zioten, antzinako euskal erlijio kristautzeko asmoarekin. •Amari jatorrizko izenaren hasierako A galdu zitzaion. Ama + ari litzeteke jatorria. •Emari izenaren hasierako E erori zitzaion, jatorrizko emankortasunaren ideia galduz. Elezaharrak Mari da, dudarik gabe, euskal mitologiaren izaki nagusia. Zoritxarrez gaur egun, XX. mendearen hasieran Jose Miguel Barandiaranek eta bere laguntzaileek bildu zituzten lekukotasunen bidez baizik ez dugu ezagutzen. Mariren mitoa agertuz geroztik, euskal gizarteak zibilizazio anitzi aurre egin die (Iberiarrak, Zeltak, Erromatarrak…). Topaketa horien lekukoa izan baita, ez da harritzekoa Mariren pertsonaiak mila aurpegi izatea. Marik itxura eta botere anitz dauzka : « Izadia » da, bai eta ere « Jainkoa » ; sakrifikatuak diren animaliak eta dirua eskaintzen zaizkio. Horregatik erlijioak baztertu zuen, behiala osorik menperatzen zuen mundutik kenduz « bestelako » testuinguru batean kokatzeko. Polikinaka Mariren pertsonaia gero eta lainotsuago bihurtu da. Askotan, "Dama" bizkaiko historiako pertsonaia errealekin lotu izan ohi da, mitologia eta historiaren arteko nahasketa bat sortuz. Adibidez, Diego Lopez de Haro bizkaiko lehen jaunarekin ezkonduta omen zegoen. Ezkontzean, Marik etxean inoiz ez zuela aitaren egingo zin egin erazi zion, baina ez zuen bete eta Mari bere alabarekin hegan atera zen. Kondaira hau bizkaiko jaunek Mariri egin zioten "traizioan" oinarriturik egon daiteke, lurraldea Gaztelari entregatu eta herria kristautuaraztean. Mari eta euskal matriarkatua Matriarkatuari buruz hitz egiterakoan idazle gehienetan Mariren mitoa azaltzen da. Hori bai, idazle bakoitzak mito hori edo Mariren izateari esanahi ezberdina edo erabilpen ezberdina ematen dio. Mariren mitoa Joxemiel Barandiaranek, Julio Caro Barojak, Pako Letamendik, Andres Ortiz de Osések erabilitako erabilpenak ikusiko ditugu. Barandiaranek antolaketa hierarkiako bat egiten du non Mari azaltzen den antolaketa horren buru. Honekin batera lurraren jainkotzat, erlijio matriarkalistaren aitzindari gisa eta euskaldunen erlijio aurrekristauaren kokaleku baita. Baita Mari lamia eta sorginetaz bereiztu egiten du. Barandiaranek Mari deitzen zion izenez, aldiz Julio Caro Barojak Maia edo Mayi deitzea erabaki zuen baina konturatzen bagara izen guztiek hasiera Ma dute, hau da, amatasunaren seinale. Julio Caro Barojari dagokionez, honek azaltzen du Mariren bitartez ikusten dela emakumeek zuten autoritatea gizartean eta familian. Mari leizeetako eta mendietako emakume misteriotsutzat hartzen zuen. Honek Mariri dama deitzen zion eta ezagutzen da orduko sorginen zuzendari eta bideratzaile gisa. Paco Letamendik, Mari dama handitzat jotzen du, hau da, gizartearen pertsonifikaziotzat eta euskaldunon erlijio primitibotzat. Barandiaranekin askotan bat dator. Baita aipatzen du nola gaur egun Mari emakume gisa ezagutzen eta baloratzen dugula baina orain dela urte batzuk forma zoomorfikoak omen zituela baita. Hau da, lamiekin eta nahasten zituzten. Marik azken finean moraltasunaren sinbolotzat funtzionatzen zuen. Andres Ortiz Oses-i dagokionez bere lana den “La Diosa Madre”, diosa Mari-ren erreferentzia izanez aurkeztu du. Beronek euskal mitologia modu sistematiko eta bakarrean azaldu du. Gehienbat bere lana Joxemiel Barandiaranek jasotako mitologian oinarritzen da. Ortiz Osesentzat jainkosa honek dituen ezaugarrietako bat laguntza da, berak esanez jainko gizonezkoek ez dutela emango laguntza hau, aldiz emakumezkoek bai. Beretzat euskal mitologiaren interpretazioan hitz batzuk esanahi berezia hartzen dute. Adib: adur (indarra, zoria, sorginkeria) eta indar (energia....) Bi hauek potentziaz eta ahalmenaz (boterea) erlazionatzen ditu eta beretzat potentzia zuzenki erlazionaturik dago matriarkatu eta emakumearekin eta ahalmena patriarkatu eta gizonezkoekin. Beronek Mariren mitologian 9 zati edo denbora tarte bereizten ditu. Azkenik esan beronentzat Mari Ama Lur izan arren, azkenean Ama Janko lehenaren gainetik jartzen dela, sinboloak errealitateari bezalaxe eta kultura naturari bezalaxe. Beste interpretazio batzuk Anuntxi Arana antropologoarentzat, Mari, zeruetako dibinitate bat izango litzateke (Zeus edo Jupiterren moduan) eta ez dibinitate lurtarra . Marik zeruetako fenomeno naturalak gobernatzen ditu: euria eta txingorra... Ez du dibinitate lurtarren lanik egiten edo ezaugarririk betetzen: lurra landarez josi, hil eta berriz bizitzara bueltatu, altxorrak eskaini gizon-emakumeei, etab. "Ama lurra"-ren" kontzeptua interpretazio garikidea izan daiteke. Berezkoa duen beste betebeharra justizia egitearena da. Laburbilduz, Mariri buruz dabiltzan legendetan nahasiriko ziklo tematiko zenbait seinala daitezkeen arren, izaera arkaiko, misteriotsua eta, zenbaitetan, gaizkiledun jainkosa bezela aurkezten dutenek hartzen lehentasun garrantzizkoa. Bestaldetik, lehorte ete euriteen zuzentzaile gisa erakisten digutenek ere interesgarri zaizkigu. Bereziki azpimarratzekoak: oMaya: dama tituloa ematen diona. oMariurraka oAgertzean hartzen dituen itxurak eta dauzkan doainak: zuhaitzak, animaliak... oDeabrua den zezenak bahiturik eramana izan zeneko legenda. oMajue: senarrarekiko elkarketarena. Beraz, Mari hainbat eta hainbat gauzekin erlazionatzen dela esan dezakegu: sorgunak, akelarreak, historia paraleloekin (ikatza urre bihurtzea Midas erregea bezala), sorgin kultua eta deabruarenganako kltua asimilatzea (beste zerbait batean itxurez agertutakoa), NEKAZAL IZAERADUN GAIZKINTZAK, EKINTZAK SORTZEKO, BEREZIKI, MARI NAHIZ SORGINEI EGOTZIAK, eta akalarrearen izaera azkenik. Mari Euskal sinesteen barruan irudi garrantzitsu bat zela eta oraindik ere badela ezin genezake ukatu. Era berean, Marirekin batera Ama birjinaren irudia daukagu. Ama birjinaren gurtza lehen kristau komunitateetatik iritsi zaigu. Antzina ama jainkosari edo jainkosa birjinei egiten zitzaien gurtzatik eratorri da. Jainkosa haiek ugalkorrak ziren, ordea, Artemisa kasu, eta gurtza haiek oso errotuta zeuden. Gurtza haietatik abiatuta, Elizako lehen gurasoek bi emakume eredu osatu zituzten: Maria ama, batetik, emakume “garbia”, sexugabea, antzinako jainkosek zuten ahalguztiduntasun sortzailerik eta sexualik gabea, eta Jainkoaren (gizonaren) haziaren inude hutsa bilakatua; Eva, bestetik, haragikoia sexuduna zelako, eta bere sexualitate arriskutsu eta lizunaren ondorioz, gizakien nahigabe guztiak bere gain hartzera behartua. XIX. mendean Andre Mariaganako jaiera herrikoiak goren une jo zuen, eta Ama Birjinaren agerraldiak nonahi gertatzen diren orduan. 1954an aita santuak “zeruko erregina” izendatu zuen Andre Maria eta 1964an “elizaren ama”. 1987an, Joan Palo II.ak Andre Mariaren urtea ospatu zuen, Ama Birjina jaio zeneko bi milagarren urteurrena zela eta.
2011-01-12
Emakumea euskal gizarte tradizionalean
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario