"Beti emakume" izena dauan blog honetan, emakumearen inguruko hainbat informazio aurkitu daikezu.







2011-01-13

Datu adierazgarri batzuk.

Hona hemen emakunde-ren web orrialdean agartzen diran datu batzuk erabilita egindako taula. Bertan, 2003tik 2008ra bitartean partaideek etxeko lanetan emandako batez besteko denboraren arteko aldea, jarduera-motaren eta sexuaren arabera azaltzen da.















































ETXEKO LANAK EMAKUMEAK GIZONEZKOAK GUZTIRA
Janaria 0:27 0:08 0:35
Garbiketa 0:12 -0:01 0:11
Arropa 0:10 0:00 0:10
Beste konponketa batzuk 0:09 0:04 0:013
Erosketak 0:14 -0:03 0:11


Iturria: Eustat. Denboraren Erabilera Sozialari buruzko Inkesta. Oharra: h:m (orduak:minutuak)

2011-01-12

Picasa erabiliz egindako argazki muntaia.

 







     Internetetik ateratako emakumearen gaiarekin zerikusia daben argazkiak erabiliz egindako muntaia aurkezten deutsuet. Helburua argazki biltegi bat egitea zan, baina picasa programarekin izan dodazan arazoak direla eta ezin izan dot prestatutakoa blogera igo.Posted by Picasa

Slideshare

     Hona hemen sarean aurkitutako emakume batzuk jasatzen daben tratu txarren inguruko power point bat.No Al Maltrato
View more presentations from guest1b67e3.
    

Embedr aplikapenetik lorturako bideo zerrenda.

 

     Sarrera honetan, embdr aplikapenetik lortutako bideo zerrenda aurkezten deutsuet. Zuen gustokoa izatea espero dot.

Scribd erabiliz lortutako argitalpen bat.

Asesinatos de mujeres por razones machistas




     Hona hemen scribd erabiliz lortutako gaiarekin zerikusia dauan argitalpen bat. Bertan, emakumeak erailtzeko arrazoi matxista batzuk azaltzen dauz.

Emakumearen nazioarteko eguna

Emakume sozialistek sortu zuten euren eguna: Martxoaren 8a hain zuzen ere. Emakumearen Nazioarteko Egun honen sorrera, uste ohi zenaren kontra, ez da gertaera isolatu batean oinarritzen, baizik eta testuinguru historiko eta ideologiko zabal baten barruan kokatuta dago.
Estatu Batuetan, martxoko 8aren jatorria, ehungintzako emakume langileek 1857an modu espontaneoz egin eta poliziak krudelki zapaldu eban manifestazio batean oinarritzen dau.
Aldiz, beste historiografia batzuek, 1908ko martxoaren 8an New Yorkeko ehungintza fabrika batean gertatu omen zan sutean kokatzen dabe jatorri hori: langile emakumeek, lan baldintza jasanezinen kontrako greba baten buruan, Cotton faktoria okupatu ei eben eta haren jabeak ateak itxi eta kanpotik su eman omen eutsn. Ondorioz, barruan ziran guztiak bizirik erre ziran.
Erreferentzia bata ez bestea, ez da zuzena. Manifestazioari dagokionez, 1909ko irailaren 27an gertatu zan, emakumeek egin eben 13 aste luzetako greba baten buruan; eta suteari dagokionez, 1911n gertatu zan, Triangle Shirtwaist Company alkandora itxurako blusen fabrikan. Bertan 146 langile emakume hil ziran, inmigrante gazteak ia guztiak.
Dena dela, bai manifestazioa baita sutea benetan gertatu ziran arren, nahiz eta beste data eta testuinguru bazuetan, emakumearen nazioarteko egunaren jatorrian ez dago gertaera horretariko bata ez bestea. Urteroko ospakizun hori sortzeko erabakia Klara Zetkin (1857-1883) andereak hartu eban, emakume sozialisten mugimendu alemaniarraren aitzindaria eta, Rosa Luxenbergekin batera Emakumeen Internazional Sozialistaren fundatzaile kidea izan zenak. Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko proposamena, Zetkinek 1910ean Kopenhagen, Emakume Sozialisten II.Nazioarteko Biltzarrean aurkeztu ebana, “emakumeen botoaren aldeko propagandaren” tresna izan eiten, ez zan egiaz guztiz originala. Ospakizun horren ideiak, izatez, emakume estatubatuarrek 1908az geroztik ospatzen eben Women´s Day ekitaldian dau oina, emakumeen boto eskubidea helburutzat eban ekitaldian.

Horrela, 1911ko martxoaren 19an, Alemania, Danimarka, Austria eta Suitzan, milioi batetik ora emakumek ospatu zuen bere eguna, 1848aren eta arisko Komunaren oroitzapenez: boto ematearen eta kargu publikoak izatearen eskubideez gain, lan egiteko eskubidea eta laneko deskriminazioaren amaiera galdatu eben.
Eredua zabalduz joan zan eta San Petersburgen, 1917ko otsailaren 23an (juliotar egutegiko martxoaren 8aren baliokidea), langile emakumeak kalera irten ziran manifestazioan, ogia eskatuz, eta euren senarrak frontetik itzuli eitezala galdatuz. Emakumeek buruturiko gertakari horrek otsaileko iraultzaren hasiera markatu eban. Hori ospatzeko, Leninek martxoaren 8a emakumeen eguna aldarrikatu zuen 1921ean, eta halaxe iraun du gaur egun arte, aldaketarik gabe.
Dana dela, egia da, aipatutako 1857ko manifestazioa, edota 1908ko sutea, oro har feminismoaren eta orduraino existitzen ez zan emakume historiaren erreferentzia sinbolo bihurtu zala, eta bailio ere balio izan ebala (eta dauala) milioika emakumek egindako lan handia oroimenera ekartzeko, euren ahaleginarekin, lanarekin eta euren biziarekin ere, behin batean lagundu ebenak (eta gaur ere horretan jarraitzen dabenak) emakumeen eskubideen alde ez ezik, gizaki guztien eskubideen alde borrokatzen, oroimenera ekartzea.

Emakumearen papera historian zehar

     Polemika asko gauzatu duen gai bat neskatoak eskolaratzea izan zan. Neskatoentzako hezkuntza sistema bat abian jartzea zaila izan da, izan ere, emakumeak eskolara joatea ez baieban zentzurik.

     Estatuei, interesatzen jaken hezkuntza publikoa garatzea: ekonomia industrial kapitalistak eskatzen eban oinarrizko prestakuntzaz populazio zabala hornitzeko eta beraiek esku-hartzeko eta beren menpekoen kontrola burutzeko tresna eraginkor bat zalako. Baina irakaskuntza publikoaren lehenbiziko proiektuez geroztik, bereizketa argi eta garbia egin zan mutikoen eta neskatoen irakaskuntzaren artean.

     Neskatoak gizakien etorkizuneko amak izan eitezan hezi behar ziranez, hareen hezkuntzaren helburua ez zan izango gizartean integratzeko eta lan ordaindua lortzeko prestakuntza ematea, baizik etxearen zaintzaile (etxekoandre) bikain bihurtzea. Horretarako nahikoak ziran: irakurketa eta idazketa pixka bat, erlijioa eta morala eta, jakina, “bere sexuari dagokiozan” lanak eta beste zenbait trebetasun.


     Aipatutako guztia lehen hezkuntzari dagokio. Hau, neska-mutikoen %54ra iritsi zan 1900ean Hego Euskal Herrian (Espainiako Estatuan emakumezkoen analfabetismoa %71ra iristen zan, gizonezkoenen %55aren aldean).
    
     Ehuneko hauek izugarri jaisten ziran bigarren irakaskuntzari egokionean: penintsulako 4 euskal herrialdeetan, 1904an, 43 neskato besterik ez zan matrikulatu, ikasleria guztiaren %3. Izan ere, gizartean ideia hauxe zan nagusi: emakumeentzat aski zela lehen hezkuntzarekin, bigarren hezkuntzari zegokion adin tartea premiazkotzat jotzen zalako haiek beren ezkontza prestatzen hasteko.

     Unibertsitate ikasketei dagokienez, emakumeentzat debekatuta egon zan XIX. Mende erdira arte, eta bilakaera luze bezain zaila izan eban geroztik mendebaldeko herrialdeetan: oztopo bat gainditzea lortzen zanerako, legeek beste bat sortzen baieben. Horrela, adibidez, espainiar unibertsitateetan nolabaiteko erregulartasunez matrikulatzen hasi ziranean emakumeak, honeek ikasketa honetako sarbidea izan eien dispentsa berezi bat exijitzen eban legea ezarri zan.

     Honako hau ere gertatzen zan: legeak emakumeei karrerak ikastea baimendu arren, gero ofizioan jardutea debekatuta egotea. Euskal emakumeei dagokienez, Euskal Herrian unibertsitaterik ez izatearen oztopo erantsia eben. Ezin eben, beraz, beren hizkuntzan ikasi, ezta ikasketak etxetik hurbil egin ere, horrek emakume gazteei zekarzkien arazo guztiekin.

     Mende bat geroago, ikasle emakumeek beren gaitasuna sobera demostratu arren, ikasketa eta lanbideak hautatzeko orduan sexu baldintza nabaria da, eta karrera batzuek gehienbat maskulinoak izaten jarraitzen dabe, apurka apurka hau aldatzen doan arren.

Emakumea euskal gizarte tradizionalean

Emakume mitologikoa: Anbotoko Mari Mari euskal mitologiako jainkosa nagusia da. Anbotoko Mari, Anbotoko Dama eta Murumendiko Dama izenak ere hartzen ditu. Hainbat euskal menditan bizi da (Txindoki, Murumendi...), bizitokirik garrantzitsuena Anbotoko leize bat duelarik, "Mariren Koba" izenarekin ezaguna. Mari, Ama Lurraren irudikapena, izadiaren eta bertako elementu guztien erregina da. Gehienetan EMAKUME gorputza eta aurpegiarekin irudikatu izan ohi da, dotore jantzita (gehienetan gorriz), zuhaitz edo suzko emakume gisara ere agertzen delarik. Sugaar da bere senarra, sorginak bere gurtzaileak eta bi seme ditu: Mikelats eta Atarrabi, ongia eta gaizkiaren irudikapenak. Izenaren jatorria Mari izenaren jatorria ez dago bat ere argi. Hainbat teoria dira: •Mairi edo Maide izenen garapena, hauek antzinako izaki edo jeinuak baitira. •Antzinako jainko edo izaki bati, Maria Jesus Nazaretekoaren amaren izena atxiki zioten, antzinako euskal erlijio kristautzeko asmoarekin. •Amari jatorrizko izenaren hasierako A galdu zitzaion. Ama + ari litzeteke jatorria. •Emari izenaren hasierako E erori zitzaion, jatorrizko emankortasunaren ideia galduz. Elezaharrak Mari da, dudarik gabe, euskal mitologiaren izaki nagusia. Zoritxarrez gaur egun, XX. mendearen hasieran Jose Miguel Barandiaranek eta bere laguntzaileek bildu zituzten lekukotasunen bidez baizik ez dugu ezagutzen. Mariren mitoa agertuz geroztik, euskal gizarteak zibilizazio anitzi aurre egin die (Iberiarrak, Zeltak, Erromatarrak…). Topaketa horien lekukoa izan baita, ez da harritzekoa Mariren pertsonaiak mila aurpegi izatea. Marik itxura eta botere anitz dauzka : « Izadia » da, bai eta ere « Jainkoa » ; sakrifikatuak diren animaliak eta dirua eskaintzen zaizkio. Horregatik erlijioak baztertu zuen, behiala osorik menperatzen zuen mundutik kenduz « bestelako » testuinguru batean kokatzeko. Polikinaka Mariren pertsonaia gero eta lainotsuago bihurtu da. Askotan, "Dama" bizkaiko historiako pertsonaia errealekin lotu izan ohi da, mitologia eta historiaren arteko nahasketa bat sortuz. Adibidez, Diego Lopez de Haro bizkaiko lehen jaunarekin ezkonduta omen zegoen. Ezkontzean, Marik etxean inoiz ez zuela aitaren egingo zin egin erazi zion, baina ez zuen bete eta Mari bere alabarekin hegan atera zen. Kondaira hau bizkaiko jaunek Mariri egin zioten "traizioan" oinarriturik egon daiteke, lurraldea Gaztelari entregatu eta herria kristautuaraztean. Mari eta euskal matriarkatua Matriarkatuari buruz hitz egiterakoan idazle gehienetan Mariren mitoa azaltzen da. Hori bai, idazle bakoitzak mito hori edo Mariren izateari esanahi ezberdina edo erabilpen ezberdina ematen dio. Mariren mitoa Joxemiel Barandiaranek, Julio Caro Barojak, Pako Letamendik, Andres Ortiz de Osések erabilitako erabilpenak ikusiko ditugu. Barandiaranek antolaketa hierarkiako bat egiten du non Mari azaltzen den antolaketa horren buru. Honekin batera lurraren jainkotzat, erlijio matriarkalistaren aitzindari gisa eta euskaldunen erlijio aurrekristauaren kokaleku baita. Baita Mari lamia eta sorginetaz bereiztu egiten du. Barandiaranek Mari deitzen zion izenez, aldiz Julio Caro Barojak Maia edo Mayi deitzea erabaki zuen baina konturatzen bagara izen guztiek hasiera Ma dute, hau da, amatasunaren seinale. Julio Caro Barojari dagokionez, honek azaltzen du Mariren bitartez ikusten dela emakumeek zuten autoritatea gizartean eta familian. Mari leizeetako eta mendietako emakume misteriotsutzat hartzen zuen. Honek Mariri dama deitzen zion eta ezagutzen da orduko sorginen zuzendari eta bideratzaile gisa. Paco Letamendik, Mari dama handitzat jotzen du, hau da, gizartearen pertsonifikaziotzat eta euskaldunon erlijio primitibotzat. Barandiaranekin askotan bat dator. Baita aipatzen du nola gaur egun Mari emakume gisa ezagutzen eta baloratzen dugula baina orain dela urte batzuk forma zoomorfikoak omen zituela baita. Hau da, lamiekin eta nahasten zituzten. Marik azken finean moraltasunaren sinbolotzat funtzionatzen zuen. Andres Ortiz Oses-i dagokionez bere lana den “La Diosa Madre”, diosa Mari-ren erreferentzia izanez aurkeztu du. Beronek euskal mitologia modu sistematiko eta bakarrean azaldu du. Gehienbat bere lana Joxemiel Barandiaranek jasotako mitologian oinarritzen da. Ortiz Osesentzat jainkosa honek dituen ezaugarrietako bat laguntza da, berak esanez jainko gizonezkoek ez dutela emango laguntza hau, aldiz emakumezkoek bai. Beretzat euskal mitologiaren interpretazioan hitz batzuk esanahi berezia hartzen dute. Adib: adur (indarra, zoria, sorginkeria) eta indar (energia....) Bi hauek potentziaz eta ahalmenaz (boterea) erlazionatzen ditu eta beretzat potentzia zuzenki erlazionaturik dago matriarkatu eta emakumearekin eta ahalmena patriarkatu eta gizonezkoekin. Beronek Mariren mitologian 9 zati edo denbora tarte bereizten ditu. Azkenik esan beronentzat Mari Ama Lur izan arren, azkenean Ama Janko lehenaren gainetik jartzen dela, sinboloak errealitateari bezalaxe eta kultura naturari bezalaxe. Beste interpretazio batzuk Anuntxi Arana antropologoarentzat, Mari, zeruetako dibinitate bat izango litzateke (Zeus edo Jupiterren moduan) eta ez dibinitate lurtarra . Marik zeruetako fenomeno naturalak gobernatzen ditu: euria eta txingorra... Ez du dibinitate lurtarren lanik egiten edo ezaugarririk betetzen: lurra landarez josi, hil eta berriz bizitzara bueltatu, altxorrak eskaini gizon-emakumeei, etab. "Ama lurra"-ren" kontzeptua interpretazio garikidea izan daiteke. Berezkoa duen beste betebeharra justizia egitearena da. Laburbilduz, Mariri buruz dabiltzan legendetan nahasiriko ziklo tematiko zenbait seinala daitezkeen arren, izaera arkaiko, misteriotsua eta, zenbaitetan, gaizkiledun jainkosa bezela aurkezten dutenek hartzen lehentasun garrantzizkoa. Bestaldetik, lehorte ete euriteen zuzentzaile gisa erakisten digutenek ere interesgarri zaizkigu. Bereziki azpimarratzekoak: oMaya: dama tituloa ematen diona. oMariurraka oAgertzean hartzen dituen itxurak eta dauzkan doainak: zuhaitzak, animaliak... oDeabrua den zezenak bahiturik eramana izan zeneko legenda. oMajue: senarrarekiko elkarketarena. Beraz, Mari hainbat eta hainbat gauzekin erlazionatzen dela esan dezakegu: sorgunak, akelarreak, historia paraleloekin (ikatza urre bihurtzea Midas erregea bezala), sorgin kultua eta deabruarenganako kltua asimilatzea (beste zerbait batean itxurez agertutakoa), NEKAZAL IZAERADUN GAIZKINTZAK, EKINTZAK SORTZEKO, BEREZIKI, MARI NAHIZ SORGINEI EGOTZIAK, eta akalarrearen izaera azkenik. Mari Euskal sinesteen barruan irudi garrantzitsu bat zela eta oraindik ere badela ezin genezake ukatu. Era berean, Marirekin batera Ama birjinaren irudia daukagu. Ama birjinaren gurtza lehen kristau komunitateetatik iritsi zaigu. Antzina ama jainkosari edo jainkosa birjinei egiten zitzaien gurtzatik eratorri da. Jainkosa haiek ugalkorrak ziren, ordea, Artemisa kasu, eta gurtza haiek oso errotuta zeuden. Gurtza haietatik abiatuta, Elizako lehen gurasoek bi emakume eredu osatu zituzten: Maria ama, batetik, emakume “garbia”, sexugabea, antzinako jainkosek zuten ahalguztiduntasun sortzailerik eta sexualik gabea, eta Jainkoaren (gizonaren) haziaren inude hutsa bilakatua; Eva, bestetik, haragikoia sexuduna zelako, eta bere sexualitate arriskutsu eta lizunaren ondorioz, gizakien nahigabe guztiak bere gain hartzera behartua. XIX. mendean Andre Mariaganako jaiera herrikoiak goren une jo zuen, eta Ama Birjinaren agerraldiak nonahi gertatzen diren orduan. 1954an aita santuak “zeruko erregina” izendatu zuen Andre Maria eta 1964an “elizaren ama”. 1987an, Joan Palo II.ak Andre Mariaren urtea ospatu zuen, Ama Birjina jaio zeneko bi milagarren urteurrena zela eta.

Emakume eta gizonen rol aldaketa.

      II. Mudu gudaz geroztik, emakumearen rola aldatuz joan da, emakumea gizartean parte hartuz eta lan munduan sartu dalarik.
Etxetik irtetzeko pausu erraldoi honek aldaketa asko ekarri dauz gutxinaka-gutxinaka. Haurtzaindegiak horren adibide argiak dira: Lehen ez egoan zerbitzu honen beharrik, ama esku baiegoan haurraren zaintza. Urteak aurrera joan ahala, haurtzandegien zerbitzua behar izan garrantzitsua bihurtu da guraso askorentzat, izan ere, non egongo dira haurrak gurasoak lanean dagozan bitartean?
Era berean, gizonaren rola ere asko aldatu da azken urte honeetan. Adibidez, haurraren zaintzan, hau da, haurra zaintzea lehen “emakumearen lana”-tzat jotzen zan. Urtetekin, uste hau ezeztatu egin da eta gaur egun aita ugari ikusi daikeguz parkean, kalean, etxean... haurrak zaintzen.
Hala ere, berdintasunera heltzeko oraindik pausu asko emoteko doguzan arren, emakumearen eta gizonaren rolak parekatzen doaz. Sexu batekoa edo bestekoa izateak suposatzen dauzan mugekin apurtzen goaz. Adibidez, “mediku” hitza esan eta ez dakigu emakumezkoa edo gionezkoa izango ote den.
Beraz, esan daikegu, emakumeak izugarri egin dauala aurrera azken urteotan. Gizartearen antolamendua ere aldatu dau aurrerapen horrek. Gizonezko askok (ez guztiek) begi onez edo eta etsipenez onartzen dabez aldaketak. Baina gutxi batzuk omen dagoz bakarrik eurak ere aldatzeko prest.

Emakumeek azken hamarkadotan egin dabezan aurrerapausoek gizonezkoak kikilduta eta baztertuta dabezala esatea, gehiegikeria ez ezik gezurra biribila izango litzateke, oraindik ere emakumezkoa baita mendeko alor askotan, baita berdintasunaren aldeko politika publiko aurreratuak ezarri dabezan herrietan ere.
Baina ukaezina da emakumeak aurrera egin dauala, ustez gizonezkoen esparru propio baino ez ziran munduetan sartu dala garai bateko «sexu ahula»ren ordezkariak, eta horrek jendearen pentsamoldea aldatu egin dauala.
XX. mende amaierako emakumeek munduarekin eta euren buruekin daben harremana erabat aldatu dabe, gizonezkoen ohiko nagusitasuna kolokan jarriz, gizon/emakume harreman tradizionalei desafio eginez. Eta gizonezkoak jabetu dira desafio horretaz. Historian zehar maiz egon omen da zalantzan gizontasunaren eredu ohikoa emakumeen eraginpean, baina inoiz ez omen dabe izan «krisialdi» horreek gaurkoaren hedapena eta sakontasuna. Izan ere, emakumearen subordinazioa izan da harreman marko “naturala”. Zer egin, beraz, ustezko “oreka natural” hori iraultzen danean?
Mendebaldeko herri aurreratuetako gizonezkoak aztergai hartuta, hiru jarrera bereizi dauz. Erabat aldaketen aurka daudenak osatzen dabe multzo bat, gehienetan adinekoak, etxean kanpoan diharduen emakumerik ez dabenak, diskurtso antifeminista bereganatu dabenak. Beste askok ontzat ematen dabe emakumearen estatusaren aldaketa. Aurrekoak baino gazteagoak dira, etxetik kanpo lan egiten daben emakumeekin harremanak dabez, ezkongabeak dira maiz, eta onugarragi ere iruditzen jake, hainbat kasutan, emakumeak lan egitea, diru-iturri osagarria baita hori. Talde horretan ere bada azpitalderik. Batzuek onartzen dabe emakumeek «gizonezkoen funtzioak» hartzea, baina ez dagoz prest alderantzizko bidea egiteko. Beste batzuek, ordea, pasibotasunera jotzen dabe, eta emakumeen esku uzten dabe dan-dana, rolen erabateko inbertsioa eraginez. Aurrekoekin batera, Boninok «anbibalente» hitza erabiliz definitzen dabenak dagoz: 45 ingurukoak, kasuren batzuetan aldaketak ontzat ematen dabezanak, eta beste batzuetan erasotuak eta kexati agertzen diranak. Oro har, rolen aldaketa galera izango balitz bezala nabaritzen dabe. Errazago jotzen daben etsipen pasibora erantzun biolentora baino, baina krisi pertsonal eta kolektibo modura bizi dabe egoeraren bilakaera. Intelektualki edota publikoki ez dabe emakumeen onerako izan daitekezan aldaketarik kritikatzen, ez baita politikoki zuzena, baina nekatuta dagoz, ahulduta, etsipenak jota...
Aldatzeko prest dagozana gitxi dira ordea.
Gauza bat da, ordea, gizonezkoek emakumeen aurrerapenen aurrean daben jarrera, eta beste bat, oso bestelakoa, eurek aldaketarako dabe gogo eta ahalmena. Eta Luis Boninok dinoanez, “oso gizon gutxi dago oraindik aldatzeko prest. Gizonezkoen eta emakumeen arteko berdintasunaren ideia ez dogu barneratuta. Erabat zabalduta dagoz oraindik gizonezkoaren nagusitasunean oinarritzen diran ideiak, kontzeptu patriarkal zaharra, menpekotasun harremanetan oinarritutako eredua. Gizonezkook erabat naturalak izango balira bezala bizi doguz gure pribilegio eta abantailak. Eta ez da ezer egiten hori aldatzeko. Berdintasuna emakumeen kontua dala uste dute, berdintasunarekin gizonak garela galtzaile. Hori, egun, esparru pribatuan ikusten da publikoan baino gehiago, legediak eraginik ez dauan esparruan, gaizki ikusita baitago publikoki horrelakorik esaterik”.

«Erresistentziaren nukleo gogorra» esaten deutso etxe barruko esparru horri Luis Boninok, eta askotan gauza ustez txikietan (etxeko lanak, umeen zaintza) islatzen dala dino. Emakumeak ere badau zer esanik egoera horretan: «Agian egiten utzi egin beharko leuskioe emakumeek, erakusten saiatu beharrean. Egin daiala gizonak egin behar dauana, erdipurdi egiten badau ere. Eta, egin ez badau, egin gabe utzi, egingo dau eta... Eta familian hasi mutikoei gauza horreek egiten erakusten eta eginarazten, ez bakarrik neskei».
Oro har, ordea, gizonezko gutxi dago oraindik aldatzeko prest, «eta aldatu direnak edo aldabidean dagozana emakume jakin batekin izan dabezan harreman pertsonal eta askotan afektiboen eraginez ari dira aldatzen», dio Boninok.



2011-01-10

Sexu makina baino gehiago da!!!

      "Negu gorriak" taldearen hurrengo abesti hau oso esanguratsua da aukeratu dodan gaia kontutan izanda.





SEXU MAKINA BAINO GEHIAGO DA
EMAKUMEA GIZAKIA DA
GAUZA BAKARRA BURUAN BADAUKAZU,
PAPIN PUZGARRI BAT HAR DEZAKEZU


Begira, neskak baditu ikasketak
zuzendu lezake multinazional bat

Begira, egun irakaslea da
berak irakasten dizu etorkizuna

Begira, egun erizaina da
berak zainduko digu geure bizitza

Begira, egun militantea da
arazoak badira dago barrikadan


Maite zaituztet emakumeak
gizona baino argiagoak dira

Maite zaituztet emakumeak
gizona baino argiagoak dira


SEXU MAKINA BAINO GEHIAGO DA
EMAKUMEA GIZAKIA DA
Bakarrik nahi sexu jolasentzat
ez dizu zuri gehiegi axola
emakumea azala, hezurrak
haragi puxka baino gehiago da
Gizonezko batzuk emakumea
desiratzen dutela egia da
baina guzti horiek gauza bakarra
daukate beraien buruetan
Ez da ezer gertatzen

SEXU MAKINA BAINO GEHIAGO DA
EMAKUMEA GIZAKIA DA

SEXU MAKINA BAINO GEHIAGO DA
EMAKUMEA GIZAKIA DA

GAUZA BAKARRA BURUAN BADAUKAZU
PANPIN PUZGARRI BAT HAR DEZAKEZU

Taldeka egindako multimedia


     Sarrera honetan klasean taldeka egindako beste ariketa bat aurkezten deutsuet. Izenburuan jarri dodan moduan multimedia bat da. Gure taldea, Leyre Blázquez, Onintze Calvo, Asel Ozerinjauregui eta nik (Maialen Unzaluk) osatzen dogu.

      Multimedia egiteko aukeratu dogun gaia haur esklabutza izan zan, izan ere, 3. munduan batez ere oraindik emoten dan arazo oso larrienetako bat dala uste dogu eta honek bultzatuta hartu gendun gai hau.
     Esan daikegu bideo hau D.B.H 2. mailatik gorako ikasleei jartzeko balio dauala eta bideo informagarri gisa erabili ez ezik bideo motibatzaile moduan ere erabili daiteke.

     Abestiari dagokionez, Ska-p taldearen "Los hijos bastardos de la globalización" aukeratu dogu. Gaiarekin zerikusi handia dauala uste dogu, abestiak haur esklabutzari kritika bat egiten baideutso eta honekin batera globalizazioa ere aipatzen dau.

     Multimedia hau egiteko, Movi Maker programa erabili dogu. Egiterakoan aurkitu dogun arazorik handiena argazkiak abestiarekin bat joatea izan da, izan ere, abestia oso arina da



        Hona hemen "Los hijos bastardos de la globalización" abestiaren multimedia:






Tutoriala

     Hona hemen binaka egindako tutoriala. Aurkezten deutsuegun hurrengo hau Onintzek eta biok egin dogu. Bertan, Power point-a erabiliz, argazki batean zelan idatzi daitekean azaltzen dogu. Baita argazkia eta letrak zelan egin bat eta azkenik, hau, nola bihurtu daitekeen argazki.
Tutorial hau egiteko, camstudio programa erabili dogu.







2010-11-11

Citilab munduan (mapa kontzeptuala)

     Sarrera honetan, klasean egindako mapa kontzeptuala aurkezten deutsuegu. Binaka egindako ariketa bat da, eta hau da Onintzek eta biok egindakoaren emaitza. Mapa kontzeptuala egiteko erabili dogun programa "CampTools" da.

     Mapa kontzeptual honetan "citilab"-a munduan azaltzen da. Hau egiteko, youtuben dagoan bideo batetik atara dogu informazioa. Bertan, Manuel Castells-i egindako elkarrizketa bat agertzen da.



2010-10-07

"El educador social en la sociedad de la información"

“EL EDUCADOR SOCIAL EN LA SOCIEDAD DE LA INFORMACION”
Alejandro Martínez González

     Sarrera honetan, klaseko ariketa moduan, bertan emandako testu baten laburpena eta gogoeta aurkeztuko dot.

     Testu honetan, informazio eta komunikazioaren teknologien (IKAT) gaia jorratzen da. IKAT-ak gaur egun “disfrutatzen” dogun gizartearen sektore bat da eta era berean munduko zati txiki batekoa. Izan ere egoera sozial, politiko eta ekonomikoaren fruitu baino ez dira.

     IKAT-ak ez dira posible diran bakarrak, baina bai berrikuntza bezala aurkezten diran gizarteen beharrizanei erantzuten deutsienak. Era berean, ezin dogu bere nagusitasuna zalantzan jarri.

      Informazioaren gizarte honetan daben nagusitasunak, bere ezagutza zabaltzera behartzen gaitu dudarik gabe. Ez bakarrik euren erabilpenaren inguruan, baizik eta honek suposatzen dauan gizarte ereduaren aldaketaren inguruan hausnarketa egin beharra dago.

     Hezkuntzaren munduan, pedagogo eta hezitzaile asko dira gaur egungo hezkuntza ereduaren moldaketa kuestionatzen dabenak.

     Baina erronka hau ez litzateke soilik eskolako instituzioetara mugatu beharko, giza hezitzaileak esparru ez formaletan ere lan handia dabe egiteko.

     Beraz, gizarte hezkuntzako profesionalak bi erronka dabez, alde batetik, euren ezagutzak zabaldu eta IKAT-ak maneiatzeko beharrezko trebakuntzak eskuratu beharko dabez. Eta, beste alde batetik, euren erabilera bultzatu behar dabe behar daben giza taldeetan.




     Guzti hau kontutan izan da, Alejandro Martínez Gonzálezekin bat nator. Izan ere, IKAT-ak gaur egun bizi garen gizartearen errealitate ukaezin bat osatzen dabe. Beraz, eremu guztietara zabaldu beharra dago, beste gauza batzuen artean, guztiok aukera berdinak izateko.

     Guk, gizarte hezitzaileok, asko dogu egiteko, gure esku baitago gizarteko hainbat taldeetara errealitate hau ezagutzera emotea.

Hasteko, hona hemen bideo interesgarri bat.

      Hurrengo bideo honetan, Maddalen Arzallusek eta Miren Amurizak egindako bi abesti entzun eta ikusi daiteke.

     Abestiak euren amei eskeinitakoak dira. Bi bertsolari honeen hitzak hunkigarriak dira.
Amaieran, bakoitzak bere amari zenbat maite deutsan esatera animatzen gaitu. Zori onekoa bazara eta oraindik aukera badaukazu, kasu egin eta ez itzi biharko.